Euskaraldiko ahobizi eta belarriprest txapak jasotzeko aukera zabalik daukate markina-xemeindarrek. Barikura arte [azaroak 16]
udaletxeko harreran eskuratu ahalko dira 09:00etatik 13:30era. Azaroaren 19tik 23ra berriz,
Herri Bibliotekan ere jaso ahal izango direla jakitera eman dute, goiz eta arratsaldez.
Euskaraldian izena eman ez dutenek hilaren 22rarteko epea daukate izena emateko, www.izenematea.euskaraldia.eus webgunean. Izena ematerakoan Ahobizi edo Belarriprest rolen artean aukeraketa egin beharko da. Parte hartzeko 16 urte beteta eduki behar dira.