Musikari ondarrutarrak urtea amaitu orduko argitaratuko du Piztu dira argiak lan berria. Lau abestiz osatutako EPa izango da, eta formatu digitalean soilik argitaratuko du. Horrek argia ikusi aurretik, baina, Moussambani abestiaren bideoklipa argitaratu dute. Kantu horretan Agirretxeak Joseba Irazokimusikariaren kolaborazioa izan du.
Abestiaren izenburua Sidneyko Olinpiar Jokoetan, 2000. urtean ezagun egin zen Ekuatore Gineako igerilariaren izena da. Bi lehiakideak deskalifikatu ostean Moussambanik bakarrik egin behar izan zuen igeri, eta Olinpiar Jokoetan inoiz egindako denborarik txarrena egin zuen. Hari gertatutakoa hitzetara eraman du Aiert Goenaga ondarrutarrak, eta Agirretxeak musika jarri dio. “Heroi galduei” buruz hitz egiten duen abestia da.
Ondokoak dira Agirretxearen lan berria osatuko duten beste hiru abestiak: Zergatik ez abesti berria, Nomadak eta kofrea diskoan jasotako eta 2015ean grabatutako Bila abestiaren lehen bertsioa, eta Sorkun abeslariaren Heldu nazazu kantuaren moldaketa.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.