HERICOAST-Interreg Europa
proiektua datorren urtean bukatuko dute eta proiektuak iraun duen lau urteetan zehar egindako lanaren
emaitzak aurkezteko ospatuko den amaiera ekitaldia Lea-Artibai eskualdean izango dela aurreratu dute,
2019ko azaroan.
Proiektuko partnerrak. Itsas eta ibai lurraldeetan kostaldeko kultura ondarea kudeatzeko lurralde politikak hobetzea da proiektuaren helburua, eta Leartibai Garapen Agentziarekin batera, Vest Adger Diputazioak (Norvegia), Gaztela eta Leongo Juntak (Espainia), Molise eskualdeak (Italia), Donegal Diputazioak (Irlanda), Tulcea eskualdeak (Errumania), CIVISCAPEk eta Amsterdameko Unibertsitateak (Holanda) parte hartzen dute.
Lea-Artibai eskualdeari dagokionez, tokiko lan-taldearen barruan, ondarearen inguruko politikak garatzen dituzten erakundeekin elkarlanean ari dira: Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Saila, Eusko Jaurlaritzako Kultura saila eta Ondare Kulturaleko Zuzendaritza, Hazi, Basquetour, Lea-Artibaiko udalak eta enpresa-sarea (enpresa eta kofradia elkarteak barne), kultura eta ondare elkarteak eta biztanleria orokorrean.