Auto batek oinez zihoan emakume bat harrapatu du Mutrikun
Istripua 11:30ak aldera gertatu dela jakitera eman du Ertzaintzak. Dirudienez, auto batek oinez zihoan 71 urteko emakumezko bat harrapatu du. “Oinezkoa izan da zauritua, eta Donostiako Ospitalera eraman dute. Oraindik ez dakigu larri dagoen edo ez”, esan du Ertzaintzak. Istripua Debatik Mutrikurako norabidean gertatu da, Jarri Toki parean. Ertzaintzak esan du gertatutakoa ikertzen ari direla.