Ondarroako Udalak pantaila bat jarri du Alamedan, jardueren berri emateko

Ondarroako udalak pantaila bat jarri du udal erregistroan Alamedaruntz begira, “herritarrak uneoro informatuak egon daitezen”. Modu horretara, Udalbarriak web atarian zein udalaren sare sozialetan zabaltzen diren publikazioak uneoro jarraitzeko aukera egongo dela nabarmendu dute, “Internetera sartzeko beharrik barik”.
Herritarrentzat komunikazio bide berriak irekitzeko helburuaz gain, herriko garbitasuna eta itxura hobetzea da egitasmoaren helburua, kartel gutxiago inprimatuz. “Udalaren albisteez gain, herriko agenda, eguraldiaren iragarpena eta oharrak egongo dira pantaila honetan”. Jakinarazi dutenez, herriko eragileek ere, ekimenak agendan sartzeko aukera izango dute komunikazioa@ondarroa.eus posta elektronikora ekitaldiaren kartela eta oinarrizko informazioa igorriz.
Ondarroako Udalaren pantaila informatiboa

Herritar Ondarroako Udalaren pantaila informatiboari begira

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.