Zapatuan [azaroak 17] hasiko dira Mutrikun Antzerkiaz Blai antzerki jardunaldiko saioak. Orain arte modura, aurten ere adin tarte guztietako herritarrentzako eskaintza jaso dutela esan du udaleko kultura teknikariak. Saio guztiak Zabiel kultur etxeko ganbaran izango dira, doan.
Barikuko [azaroak 16] eta azaroaren 25eko emanaldiak 16 urtetik gorakoentzako izango direla esan dute. Besteak, ostera, haurrentzako edo publiko guztiari zuzedutakoak direla zehaztu dute.
Aurten, arazo batzuk tarteko Mutrikuko Goizeko Izarra antzerki taldeak ez du emanaldirik eskainiko.
Akelarre antzerki taldeak aldiz, bi egunetan eskainiko ditu emanaldiak. «Akelarre taldean ume eta gazteak badaude ere, abenduaren 1eko eta 15eko emanaldietan 6 urtetik 14 urtera artekoek parte hartuko dute», azaldu du Marisa Martinez Akelarre antzerki taldeko arduradunak.
Bi egunetan, Akelarrekoek hiruna antzerki eskainiko dituzte. «Abenduaren 1ean taldeko txikienek eskainiko dute saioa, eta abenduaren 5ean DBH3koek». Martinezek aurreratu du Akelarrek eskainiko dituen antzezlanak adin guztietako herritarrei zuzenduta egongo direla.
EGITARAUA:
- Azaroak 16 (barikua): Hozkailua (Huts Teatroa), 19:00etan.
- Azaroak 18 (domeka): 10 urte (Tomaxen Abenturak), 18:00etan. Haurrentzako saioa.
- Azaroak 25: Koadernoa zuri (Hika Teatroa), 19:00etan.
- Abenduak 1: Mutrikuko Akelarre antzerki taldearen antzezlanak: Ibilaldi bat parkean zehar, Eufrosina aztia eta Bi zaintzaile arraro. 19:00etan hasita.
- Abenduak 15: Mutrikuko Akelarre antzerki taldearen antzezlanak: esketxa, Aurkezpen egongela eta Ileapaindegia. 19:00etan hasita.