Nesken Xistera Zirkuitoa Madrilera ailegatuko da zapatuan [azaroak 17].
La Elipa pilotalekuan jokatuko dute neskek goiz eta arratsalde.
11:00etan hasiko dute jaialdia goizean, eta arratsaldean, berriz,
16:00etan. Txapelketako partidez gain, kinielak ere jokatuko dituzte. Xisterak jakitera eman duenez, ateak zabalik egongo dira, eta Madrileko biztanleriak zesta punta hurretik ezagutzeko aukera emango du.
Cabanillasen jokatu den Nesken Xistera Zirkuituko parte hartzaileak. Argazkia: Xistera
Guztira 26 pilotari egongo dira Madrilen, tartean Berriatua, Mutrikuko Danok Bat eta Markina-Xemeingo zesta-punta eskoletakoak.
Partiduak. Goizean kinielak jokatuko dituzte hasteko, eta ondoren zirkuituko partidua egongo da Ziortza Landa (Ereño)-Naroa Merino (Donostia) eta Maddi Jauregi (Tolosa)-Chloe Cariteau (Donibane Lohizune) bikoteen artean. “Bi jokotara jokatuko dute, bakoitza 15 tantukoa”.
Arratsaldean ere kinielekin hasiko dira pilotariak eta amaitzeko zirkuituko norgehiagoka bat jokatuko dute.
Maialen Aldazabal berriatuarra eta
Eneritz Lizardi mutrikuarra Maddi Jauregi (Tolosa) eta Naroa Merino (Donostia) bikotearen kontra neurtuko dira.
Zapatukoa emakume pilotariek Madrilera egingo duten
bigarren bisita izango da. “Aurrekoa urriaren hasieran izan zen, eta orduan torneo bat jokatu zuten Complutense pilotalekuan”. Txapelketa bereko gizonezkoek, berriz, Bartzelonan eta Pauen jokatu dute.