Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, aurten ere euskararen aldeko danborrada egingo dute abenduaren 3an Ondarroan, Zaldupe Eskola Publikoko Hondar Ahua guraso elkarteak antolatuta. Horretan parte hartu nahi dutenek
azaroaren 29a dute
izena emateko azken eguna.
Zehaztu dutenez, parte hartzaileek inprimaki bat bete behar dute izena ematerakoan; inprimakia Hondar Ahua
guraso elkartearen webgunean sartuta edo eskolako zuzendaritzan eskatuta lortu ahal da.
Aurreko urteetan egin modura, aurten ere
entseguak egingo dituzte kalera atera aurretik. Entseguak
azaroaren 27tik 29ra egingo dira, Zaldupe eskolako aterpean. Bi saio egongo dira: 16:30etik 17:15era eta 17:15etik 18:00etara.
Abenduaren 3an 17:30ean hasiko da danborrada, Zaldupe eskolatik. Eta herriko kaleak zeharkatu eta gero, Itsasaurre plazan amaituko da. Ekimena Ondarroako AEK, Artelan kultur elkartearen eta Ondarroako Udalaren laguntzarekin egingo dela zehaztu dute.