Egunetan egindako lanak erantzun ezin hobea eduki du gaur [azaroak 17, zapatua]. Beti Jai Jubilatuen elkarteak 150 odoloste korda prest zituen (150 kilo), eta 12:30ean hasita, elkarte aurreko plazan jarritako mahaiak jendez betetzen hasi dira. Ahalik-eta odoloste goxoenak egin dituzte, eta hala zeuden; goxo-goxoak. Ezin zitekeen beste modu batera izan, 780 porru, 84 kilo tipula, 4 kilo gatz, 35 kilo koipe eta 25 litro odol eta maitasun guztiagaz eginda zeuden eta. Pintxoak ez eze, nahi izan duenak odoloste osoak erosteko aukera eduki du; asko eta asko izan dira pieza osorik eroan dutenak, gehientsuenak, elkartekideek azaldu dutenez.
Jose Alberdi Beti Jai elkarteko presidentea.
Erromeria. Jan-edanerako ezeze, dantzarako tartea ere hartu du jendeak. Itziarko Jon Ostolaza eta haren taldeak erromeria eskaini du, eta bikote bat baino gehiago animatu da gorputza astintzera. “Aurten, ekintza gastrononikoari musika gehitu nahi izan diogu, eta sortu den giroa ezin hobea da”. Jose Alberdi Beti Jairen presidentea pozik zegoen jendearen erantzuna ikusita: “Iaz modura, aurten ere jende asko etorri da. Eguraldiak ere lagundu digu, eta oso pozik gaude”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.