Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bizkaia Txapelketa irabazi du Leire Etxaniz pilotari etxebarritarrak

Eider Mugartegi
Etxebarria
2018/11/19
Garaipenak pilatzen jarraitzen du Leire Etxaniz Bengoak. Azkena, aurten estreinatu duten Emakumeen Esku-pilotako I. Bizkaia Txapelketakoa. Bikote gogorra osatu dute pilotari etxebarritarrak eta Eneritz Arrieta azkoitiarrak, eta txapela janztea lortu dute. Bikotea 22-12 nagusitu zen zapatuan [azaroak 17] Bizkaia Frontoian Amaia Araiztegi eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka jokatutako finalean. Irabazleek agindu zuten markagailuan ia partidu osoan, eta beti bezala, Etxanizek bere nagusitasuna erakutsi zuen. Tinko agertu zen Etxebarriko atzelaria eta ez zien aurkariei aukera gehiegirik utzi. Tanto luze eta borrokatuak jokatu zituzten pilotariek, hala ere, Arrietak eta Etxanizek gorriz, aukera guztiak hobeto aprobetxatzen jakin zuten.
Finalistak Bizkaia Torneoko sariak hartzen. Argazkia: Bizkaia Frontoia

Finalistak Bizkaia Torneoko sariak hartzen. Argazkia: Bizkaia Frontoia

Hurre ibili ziren markagailuan bikoteak partiduaren erdira arte, 12 eta 11 jarri zirelarik. Baina Ruiz de Larramendiren huts egite baten ostean, zazpi tanto jarraian egin eta 19-11 raino eraman zuten markagailua gorriek, finala ia erabakita utziz. Urdinak azken kolpeak ematen ahalegindu ziren arren, ez zuten markagailuari buelta emateko aukerarik ere eduki. Finalari ekin aurretik, 3. eta 4. postuak ere lehiatu zituzten. Norgehiagoka horretan, Patri Espinarrek eta Maddi Mendizabalek 22-11 irabazi zieten Olatz Arrizabalaga gernikarrari eta Olatz Ruiz de Larramendiri 3. postua eskuratuz. Kontratuagaz. Amateur mailako kirol maila altueneko hamabi pilotariek jokatu dute Emakumeen Esku-pilotako I. Bizkaia Txapelketan eta, lehen aldiz, kiroleko lan-kontratuarekin jokatu dute. “Denontzako esperientzia berria izan da Bizkaia Torneoa. Horrelako frontoian jokatzea berezia da, eta oso gustora aritu gara”, adierazi du Etxebarriko pilotariak. Emakume pilotarientzako kontratuagaz jokatu ahal izatea berria dela azaldu du Etxanizek. “Aurrerapauso handia izan da Aldundiaren aldetik. Hor ikusten da emakumeen kirola bultzatu nahi duela, eta ea horrela jarraitzen duen txapelketa gehiago antolatzen. Abenduan beste txapelketa bat daukagu larruzko paletakoa eta ea jende gehiago animatzen den ikustera ere”.
Leire Etxaniz txapelagaz. Argazkia: Mari Jose Etxaniz

Leire Etxaniz txapelagaz. Argazkia: Mari Jose Etxaniz

Bizkaiko Torneoko kanporaketetan esate baterako, publiko gutxiago egon den arren finalak ikusle gehiago erakarri dituela nabarmendu du. “Jendeak ez ditu emakumeak asko ikusi frontoian, eta badago ikusnahi apur bat ere. Horrek eragiten du baita publikoa frontoira hurreratzea ere”. Txapelketa jokatu duten hamabi neskak elkar ezagutzen dira, eta finalera heltzea guztien helburua izaten da. Hori dela eta, partida borrokatuak ikusi ahal izan direla uste du. Ligaxkako bigarren partidua nabarmendu du etxebarritarrak esaterako. “Olatz Arrizabalaga eta Olatz R.Larramendiren kontra jokatutako partidua oso gogorra izan zen. Baina, guk maila handia eman dugu txapelketan hasi ginenetik”. Finala ere zaila izan zela aitortu du. “Batez ere partidu erdira arte gogorra izan zen. Eneritzek eta nik ondo eutsi genuen fisikoki, baina eurak apaldu egin ziren eta akats batzuk egin zituzten, eta agian horregatik alde egin ahal izan genuen. Baina partida osoa berdin joanez gero, ikusi beharko litzeteke zer gertatuko zen”.
Aldundiak antolatutako ekitaldia. Argazkia: Mari Jose Etxaniz

Aitzol Atutxa, Leire Etxaniz eta Mikel Urrutikoetxea, Aldundiak antolatutako ekitaldian. Argazkia: Mari Jose Etxaniz

Txapelketaz txapelketa. Bizkaiko Torneoa amaitu duen arren, Master Cup txapelketagaz jarraitzen du Etxanizek. Domekan [azaroak 25] dauzkate final laurdenak Zallan, 11:00etatik aurrera. “Oso gogorrak tokatu zaizkit, iazko txapeldunordea eta Patri Espinarren kontra, hor erakutsi beharko da txapela”. Partidu gogorrak izango dira, baina daukan maila erakutsi eta aurrera egiten ahaleginduko dela azaldu du pilotariak. Finalaurrekoak abenduaren 2an izango dira Amezketan, eta finala abenduaren 9an, Azkoitin. Hori guztiori nahikoa ez balitz, Bizkaiko Pala txapelketa ere jokatzen ari da mutilekin batera, eta larruzko paletan ere jokatuko du abenduaren 8tik aurrera. Bestalde, atzo [azaroak 19] arratsaldean. Bizkaia Frontoian antolatutako ekimen batean, Bizkaiko Foru Aldundiak aintzatespen saria eman zieten 31 kirol federaziori kirol diziplinan euskararen presentzia gehitzeko eta euskararen erabilera soziala bultatzeko egiten duen lana eskertzeko. Kirol munduko profesionalek ere parte hartu zuten ekitaldian. Pilotarien ordezkari bezala egon zen Leire Etxaniz, Mikel Urrutikoetxeagaz batera. “Beste esperientzia berri bat izan da, eta gustura bizitzeko aukera eman didatelako”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.