Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lander Odiaga markina-xemeindarra Bizkaiko bolari onena izendatu dute

Eider Mugartegi
Berriatua,Etxebarria,Markina-Xemein,Ziortza-Bolibar
2018/11/19
Anjel Ibarluzea elgoibartarrak irabazi du Euskal Herriko 29. hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa. 23 txirlo botata jantzi du txapela San Migel taldeko bolariak. Sailkapenaren aurrean ailegatu zen Ibarluzea San Migel auzoan bertan lehiatu zen azken tiraldira, eta ez zuen hutsik egin. Auzoko lau bolari geratu ziren lehen postuetan: Xabier Loiola izan zen irabazlea 7 txirlo botata, Unai Loiolak bigarren egin zuen 5 txirlo jota, Angel Ibarluzea sailkatu zen hirugarren 4 txirlo botata eta Javier Osoro laugarren gelditu zen 4 txirlogaz. Lea-Artibaiko partaideek maila handia erakutsi dute Euskal Herriko norgehiagokan. Markina-Xemeingo Hiru Txirlo taldeko (MX3T) Olatz Jimenez izan da emakumeen arteko irabazlea eta Lander Odiagak laugarren egin du sailkapen orokorrean. Gainera, Bizkaiko bolari onena izendatu dute Odiaga, Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketa biak batuz txirlo gehien bota dituelako. MX3T taldea zoriondu egin dute betiko bolariek. “Gure kirolak aurten egin duen gorakadagatik eta garaikurren berezitasunagatik, gure kirolera pertsonalizatu ditugulako”, azaldu dute.
Lea-Artibaiko bolariak sariak hartuta. Argazkia: MX3T

Lea-Artibaiko bolariak sariak hartuta. Argazkia: MX3T

Elgetako Sebastian Aranzabal (19 txirlo) eta San Migelgo Unai Loiola (19 txirlo) izan dira sailkapen orokorrean bigarrena eta hirugarrena. Emakumeen artean, berriz, Asola Berriko Olaitz Rodriguez (7 txirlo) eta MX3T taldeko Nerea Jimenez (7 txirlo) geratu dira bigarren eta hirugarren. Gainerako mailei dagokienez, gazte mailan, Udai Zelaia (Iruzubieta) izan da irabazlea; alebin mailan, Kepa Rodriguez (Asola Berri) eta benjaminetan, Josu Urkia (MX3T). Nagusiei dagokienez, Felix Gomez (Asola Berri) izan da onena 17 txirlo botata, Juan Luis Rodrigez (Asola Berri) eta Antonio Ibarluzea (Iruzubieta) geratu dira ondoren 16 eta 15 txirlogaz. Bikoteen kategorian, ostera, Xabier Loiola eta Angel Ibarluzea izan dira txapeldunak (41 txirlo); Asola Berri taldeko Felix Gomezek eta BeƱat Gomezek (32 txirlo) eta MX3T taldeko Mikel Urkiak eta Lander Odiagak (31 txirlo) osatu dute bikotekako podiuma. Taldeetan, San Migel A nagusitu da, 89 txirlogaz; Mx3T Bk bigarren egin du (59 txirlo) eta Asola Berri Ak (52 txirlo) osatu du podiuma.

[SAILKAPEN OSOA]

Guztira lau egunetan jokatu da Euskal Herriko txapelketa, eta parte hartze handia eduki du. Iruzubietan (Ziortza Bolibar) eman zioten hasiera eta San Joxepen (Bergara), Barinagan (Markina-Xemein) eta azkenik San Migelen (Elgoibar) elkartu dira bolariak, zeinek baino zeinek txirlo gehiago bota lehiatzeko. 68 bolarik parte hartu zuten Barinagako eta San Joxepeko saioetan, 65ek Iruzubietan eta 55 batu dira San Migelen. Geldialdia egingo du orain bola jokoak, datorren urtera arte. 2019an 50 urte egingo ditu Gipuzkoako Txapelketak, eta Euskal Herrikoak 30 urte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.