Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutrikuko Ipitxarri bihurguneko lanak hasi dira

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2018/11/19
Gaur [azaroak 19] goizean hasi dituzte Mutrikuko Ipitxarriko bihurgune azpia hobetzeko eta egonkortzeko lanak. Beharrezko konponketak egiteko bi garabi erabiliko dituzte, eta horiek GI-638 errepideko galtzada oso behar dute. Horrenbestez, Mutriku eta Deba batzen dituen errepidea moztuta egongo da azaroaren 23ra arte. Aurreikuspenak betetzen badira, 20:00etan zabalduko dute bidea. Errepidea moztu badute ere, Mutrikuko Urazamendiko eta Larangako auzotarrek euren auzoetara sartzeko aukera dute. “Errepidearen mozketa Ondarbeltz hondartza parean dagoen aparkalekuan egingo da, eta Urazamendi kalera sartu ahal izango da, Debatik etorrita. Laranga auzora, berriz, GI-638 errepidetik sartu ahal izango da, Mutrikutik etorrita”.
Langileak Ipitxarrin. Argazkia: Iñaki Arin

Langileak Ipitxarrin. Argazkia: Iñaki Arin

09:00etan zarratu dute errepidea, eta Mutrikun, esaterako, errepidea itxita dagoela adierazten duen trafiko seinalea ipini dute aldundiko langileek Txanbolingo biribilgunean eta Garbiguneko parean. Larangako auzotarrek errepidea auzora arte irekita dagoela adierazten duen seinalea ipintzeko eskatu dute. “Hor ez dago inongo aipamenik auzora, hotelera, jatetxeetara sarrera badagoela”. Autobus zerbitzu berria. Pisu eta luzera handiko kamioi eta autobusak ezin dira Galbariotik ibili, horiek Lea-Artibaiko BI-633 errepidetik desbideratuko dituzte; hori dela eta, autobus ordutegi berria ezarri dute datozen egunotarako. Hala, Lurraldebusen DB03 Lekeitio-Donostia, DB04 Mallabia-Deba-Ondarroa, DB05 Ondarroa-Zumaia eta DB06 Soraluze-Ondarroa lineek aldaketak edukiko dituzte ibilbide eta geralekuetan.
Anezka zerbitzuak Mutrikuko Urazamendi auzoko autobus erabiltzaileei ere emango die zerbitzua datozen egunotan
Ibilgailuek, nahitaez, Galbaixotik igarotzen den GI-3230 errepidetik igaro beharko dute, eta ordezko errepideak dituen mugak direla eta, erabiltzaileek mikrobusean egingo dute tarte hori, eta ondoren, autobusez aldatu. “Eragina ahalik -eta txikiena izan dadin eta Ondarroatik edo Ondarroara doazen erabiltzaileek Mutrikun aldaketa egitea saihesteko, anezka zerbitzua jarriko da Deba eta Ondarroa artean. Lekeitio eta Deba arteko lotura mikrobus gehigarri batekin egingo da”. Lekeitiotik datozenek, berriz, autobusez aldatu beharko dute Txanbolingo biribulguneko geralekuan, eta mikrobusa hartu Debaraino. Gogorarazi dutenez, anezka zerbitzua doakoa izango da, eta Urazamendiko erabiltzaileei ere emango die zerbitzua. Ondarroatik, esaterako, 15 minutu lehenago irtengo dute mikrobusek. Autobus aldaketa Debako aparkalekuan egingo da, segurtasuna bermatzeko gordetako gunean. “DB03 Lekeitio-Donostia lineako erabiltzaileek autobus aldaketa Debako Alameda geralekuan egingo dute Donostiako noranzkoan, eta aparkaleku sarrera ondoan Lekeitioko noranzkoan”. Lurraldebusek nabarmendu duenez, anezka zerbitzu nahikoa ipiniko dituzte erabiltzaile guztientzako. Informazio gehigarria behar dutenek doako 900 300 340 telefono zenbakira deitu dezakete. Autobus zerbitzu berriaren ordutegia

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.