Bizi
Ispasterko Nagusien Elkarteak antolatu du solasaldia biharko [eguaztena, azaroak 21]. 18:00etan hasiko da ekintza
Iñigo Egiluz aretoan, eta elkarteko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte belaunaldien arteko solasaldi bat egitea lortzeko: “amuma-aittittak, gurasoak, ikasleak, irakasleak eta beste
herritar guztiak daude gonbidatuta”.
Ainhoa Elordi Etxabe
olerkigile lekeitiarrak Bizipenen olerki bildumari buruzko solasaldia eskainiko du. Lan horretan amodioa, tristura, familia, hezkuntza, gizartea eta herria bezalako gaiei buruz hitz egiten duten
bizi esperientzian oinarritutako olerki desberdinak daude.
HONEKIN LOTUTA: Ainhoa Elordiri HITZAk egindako elkarrizketa
Ainhoa Elordi Etxabe bere liburuagaz.