Lur Korta ipuin kontalariak 
Aurorita eta Otsoz otso ipuinak kontatuko ditu Ispasterko udal liburutegian datorren martitzenean [azaroak 27]. 17:30ean hasiko da Ispasterko Udalak antolatutako emanaldia eta 
50 bat minutuko iraupena edukitzea aurreikusten dute antolatzaileek.
Ekintzan parte hartzeko beharrezkoa da 
izena ematea eta horretarako azken eguna azaroaren 22a izango da; udaletxean bertan edo 946 84 29 99 telefono zenbakian. Nabarmendu nahi izan dute Ispasterren erroldatutakoek edo Ispasterko eskolan matrikulatutakoek 
lehentasuna edukiko dutela.

Lur Korta ipuin kontalaria. Argazkia: Lur Korta/Facebook