Aurreko urteetako arrakasta eta gero, aurten
Kabareta 2 ekoizpen propioko ikuskizuna dakar Ondarroako Beikozinik. Aurreratu dutenez, aurtengoan
“dena da berria”. Saioak abenduaren 5ean, 6an, 7an eta 8an izango dira, baina hilaren
7rako sarrera guztiak agortu egin dira. Beraz, oraindik sarrerarik hartu ez dutenek hiru egunen artean aukeratu ahalko dute: abenduak 5, 6 eta 8.
Sarrerak Beikozinin bertan erosi ahal dira. Eta kanpotik datozenek
telefonoz deituta lortu ahal dituzte: 619 42 49 74. Prezioa: 45 euro (afaria eta ikuskizuna).
Artistak. Ikuskizunean parte hartuko duten artista batzuk aurreko urteetako berdinak badira ere,
bi artista berri ere badaude: Iker Caballero eta Raquel Pedrosa. Gainerakoak ondokoak dira: Loli Astoreka, Fede Badiola, Yogurina Borova, Ana Elordi, Nahia Iparragirre, Ines Uriarte eta Jose Urrejola.
Zuzendariak Paco Hernando eta Ines Uriarte dira, eta gidoia ondokoek egin dute: IƱigo Zabala, Ana Elordi, Fede Badiola eta Paco Hernando.
Ikuskizunean parte hartuko duten artistak. Argazkia: Beikozini
Beste behin ere,
Gorka Urresti, Iker Basurko eta Ibou Saar sukaldariek prestatutako afaria jan eta punta-puntako ikuskizuna ikusteko aukera dakar Beikozinik.
Emanaldia. “Uztailean hasi ginen ikuskizun berriaren inguruan berbetan, eta irailean entseguekin hasi ginen”, azaldu du Fede Badiolak. “Prestatu ditugun proposamen berriekin pare bat ordutan gozatzeko aukera emango diogu publikoari”, esan dute Beikoziniko arduradunek. Oro har, saioak umorea, musika eta pil-pilean dauden eguneroko gaiak edukiko ditu ardatz. “Hori dena, baina, ukitu lizun bategaz.
Erotismoa eta gastronomia batuko dira kabaret ikuskizun fresko eta ironikoa eskaintzeko; saioa lotsagabea eta umorez betetakoa da”.
Eszenatokiaren diseinua
Aitor Urkiolak egin du, eta argi diseinua
Alaine Arzozek. Soinu teknikaria, ostera,
Alberto Markuerkiaga izango da. Laguntzaileen artean daude Artaka eta Radixu irratia.