Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Urteko azken txangoa antolatu du Aulestiko Sanblas elkarteak

Azaroaren 29an egingo du Aulestiko hirugarren adinekoen eta pentsiodunen Sanblas elkarteak 2018ko azken txangoa. Oraingoan Pradejonera (Errioxa, Espainia) joango dira. Bertan, txanpinoi haztegi bat bisitatuko dute eta bertatik Calahorrara (Errioxa, Espainia) joango dira. Azaldu dutenez Calahorran bakoitza bere aldetik joango da eta gero Azagran bazkalduko dute, Nafarroan. Txangorako irteera 08:30ean izango da Torrezelaitik. Joan nahi dutenek 26 euro ordaindu beharko dituzte eta azaroaren 27a baino lehenago izena eman 94 627 92 06 telefono zenbakian.
Calahorrara (Errioxa, Espainia) egingo dute urteko azken txangoa aulestiarrek. Argazkia: Calahorrako udala

Calahorrara (Errioxa, Espainia) egingo dute urteko azken txangoa aulestiarrek. Argazkia: Calahorrako udala