Don’t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zirkulazio istripuak saihesteko eta 15-19 urte bitarteko gazteak kontzientziatzeko sortutako ekitaldi ibiltaria da. Ekimena herriz herri ari dira zabaltzen, eta bihar [azaroak 22] Markina-Xemeingo Esperantza eraikineko areto nagusira ailegatuko da.
Zehaztu dutenez, Markina-Xemeinen bi saio egingo dituzte: 10:00etan eta 11:20an. “Sai horietan Lea Artibai ikastetxeko batxilergoko eta Lanbide Heziketako 208 ikaslek parte hartuko dute”.
Ekitaldia gidatzen duena
Dummy izeneko 3Dko avatar elkarreragilea da. “Dummy Crash auto ekoizleek euren eredu berrien segurtasuna probatzeko erabiltzen duten manikia da. Gure giza sendotasunera hurbiltzen den materialagaz dago eginda, eta hainbat egoeratan ordezkatzen gaitu”. Ekitaldian Dummyk ondorio zehatz batera eramango ditu parte hartzaileak: “Zuk ez duzu ordezkorik”.
Ekimena
gazteei zuzenduta dago,
target hori zirkulazio istripuak edukitzeko faktore multzo baten jabe delako. “Alde batetik gazte psikologiari lotutako faktoreak daude (exhibizionismoa, norberaren gaitasunen neurriz kanpokotasuna, autobaieztapena, arriskuaren topaketa, talde presioaren eragina…), eta bestetik gidatze esperientziari eza”.
2017/2018 ikasturtean 22 udalerritara ailegatu zen ekimen ibiltaria; guztira 33 saio egin zituzten eta 64 zentrotako 7.650 ikaslek parte hartu zuten. “Iaz 44 testigantza ezberdin jaso ziren; bakoitzak bere esperientzia pertsonala kontatu zuen”.
Dummy abatarra. Argazkia: Baleuko.