28. Bizkaiko Kluben Arteko Zesta-Punta Txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan, Markina-Xemein, Durango, Gernika-Lumo, Lekeitio eta Berriatuko zesta eskoletako gizonezko puntistak. Ligaxka eran jokatuko dute kadete, gazte, 22 azpiko eta nagusien mailako kategorietan. Talde bakoitzeko lehenengo biak finalaurrekoetarako sailkatzea lortuko dute; finala, berriz, abenduaren 28an edo 29an izango da.
Guztira, Lea-Artibai eta Busturialdeko 21 bikotek parte hartuko dute norgehiagokan. Kategoria guztietan izango ditu bikoteak
Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolak: kadete mailan Arakis-Lourido eta Mendi-Iriondo bikoteek jokatuko dute, gazte mailan Alex-Atain II bikoteak, 22 azpikoetan Gotzon-Danel eta Ibar-Kepa ariko dira, eta nagusietan Arbe-Ibarluzea eta Urri-Elkoro I.
Bizkaiko zesta-punta zirkuituko partida Markina-Xemeingo Uni frontoian.
Gernika Jai Alai eskolako zortzi bikote aterako dira kantxara. Kadete mailako bikote batek jokatuko du: Urrejola-Azkarate, gazte mailan, ostera, lau bikote ariko dira: Arratibel I-Unda, Oier-I.Urrutxua, Eneko-X. Aranburu eta Martinez-L. Aranburu. 22 azpikoen mailan Leke-Learreta eta A.Urrutxua-Orue bikoteak jokatuko dute, eta nagusien mailan X. Urrutxua eta Oar Arteta pilotariek osatutako bikoteak lehiatuko du.
Berriatuko Zesta Eskolak ere bost bikote edukiko ditu norgehiagokan. Kadete mailan Ekaitz-Amets eta Markel-Patxi ariko dira, 22 azpikoetan Unax-Jon bikoteak parte hartuko du, eta nagusien mailan Antxon-Aimar eta Reto-Lekue bikoteek jokatuko dute.
Lekeitioko zesta eskolak ordezkari bakarra izango du: nagusien mailan jokatuko duen Aitzol-Paul bikotea.
Partiduak. Markina-Xemeinen, Berriatuan eta Gernika-Lumon jokatuko dituzte lehen jardunaldiko partiduak. Barikuan [azaroak 23]
18:30ean, kadete eta nagusien mailako partiduak egongo dira Markina-Xemeingo Uni frontoian. Arratibel eta Astelarra (Gernika) eta Mendi eta Iriondo (Markina-Xemein) bikoteen arteko partida izango da lehenengoa. Unax-Jon (Berriatua) eta Ibar-Kepa (Markina-Xemein) 22 azpikoen mailako bikoteak aterako dira kantxara ondoren, eta azkenik, Aitzol-Paul (Lekeitio) eta Arbe-Ibarluzea (Markina-Xemein) bikoteek jokatuko dute. Zapatuan [azaroak 24] ere txapelketako norgehiagoka bat egongo da Unian.
11:00etan hasita Eneko-X. Aranburu (Gernika) eta Alex-Atain (Markina-Xemein) gazte mailako bikoteen arteko partidua jokatuko da.
Berriatuko frontoiak, barikuan, 18:00etan hasiko dira lehiak. kadete mailan Arakis-Lourido Markina-Xemein) eta Markel-Patxi (Berriatua) bikoteek jokatuko dute. Gernikako frontoian, ostera, 22 azpikoen mailan A. Urrutxua-Orue (Gernika) eta Gotzon Danel (Markina-Xemein) neurtuko dira.
Guardiara. Beste alde batetik, Guardiara joango dira zapatuan Markina-Xemein eta Gernika-Lumoko puntistak. Urtero modura erakustaldia egingo dute bertan zesta-punta ezagutzera eman eta bultzatzeko. Alebin mailako bikote bi joango dira: Jokin-Oinatz eta Erika-Arai, biak Markina-Xemeingoak. Gazte mailan ere bikote bi joango dira: Alex-Atain II Markina-Xemeingo bikotea eta Leke-Oier Gernikakoa. Partida bi jokatuko dituzte 15 tantora.
Erakustaldiaren ondoren, zestak jantzi eta jokoa probatzeko aukera edukiko dute Guardiako bizilagunek.