Lekeitioko Udalak eta Isuntza Arraun Elkarteak hitzarmena sinatu dute gaur [azaroak 22]. Hitzarmen horrekin, Lekeitioko Udalak Lekittarra traineruari 10.000 euroko diru laguntza eman dio, “TKE mailan parte hartzeko beharrezkoak diren prestakuntzak egiteko”. Horreaz gain, udalak datorren urtean ere beste horrenbesteko diru laguntza emateko konpromisoa hartu du.
Santi Zumaran Isuntza Arraun Elkarteko presidentea eta Koldo Goitia Lekeitioko alkatea, hitzarmena sinatzen. Argazkia: Lekeitioko Udala.