Bermeotarrak Fanfarreak 40. urteurrena ospatuko du bihar
Bermeotarrak Fanfarreak 40 urte bete dituela ospatzeko hainbat ekitaldi egin ditu dagoeneko, oraingo honetan, baina, Fair Saturday ekimenagaz bat eginez, ospakizun berezia prestatu dute.Bermeoko taldeak Musicoterapia y Salud Fundazioagaz bat egin du Fa...
Bermeoko taldeak Musicoterapia y Salud Fundazioagaz bat egin du Fair Saturday honetarako; irabazi asmorik gabeko elkarteari laguntzeko baliatuko dute biharko eguna.
11:30ean, Andeko Tabernan elkartuko dira, eta 12:00etatik aurrera, kalejiran ibiliko dira. Lameran joko dituzte lehen akordeak, eta Eskoikiz, portua eta Alde Zaharra girotuko dituzte euren musikagaz.
Gaur egungo zein aurretik fanfarrearen kide izandakoei luzatu diete biharko ospakizunean parte hartzeko gonbidapena.
Bermeotarrak Fanfarreako ordezkariek jakitera eman dutenez, 30 bat lagun batuko dira bazkaritan, Kofradian.
Musikagaz sendatzen
Musicoterapia y Salud fundazioak hainbat proiektugaz ospitaleetan eta zaharren egoitzetan daudenei laguntza ematen diete, musikaren bitartez.
Halaber, gaixotasun arraroak dituztenei, gizarte bazterketa pairatzen dutenei edota mendekotasunen bat duten pertsonei laguntzeko zenbait proiektu ere badituzte.