Azaroaren 25aren harira, berdintasuna eta emakumeen kontrako indarkeria gai izan dituen osoko bilkura berezia antolatu dute Etxebarriko Udalaren Berdintasun sailak eta Etxebarriko Manuela Zubizarreta Herri Ikastetxeak. Eskolako ikasleak izan dira gaur [azaroak 23] 15:00etan udaletxean egin den osoko bilkurako protagonistak.
Uxue Markiegi Lejardi alkateak eta
Aitziber Iruguenpagate Ondarra,
Haizea Agirre Juaristi,
Nerea Azkueta Zarandona,
Kiara Hewitt Gomez,
Sara Alberdi Alberdi,
Izaro Arrillaga Cerdan zinegotziek osatu dute gaurko udalbatza. Osoko bilkuran parte hartu dute bai eta ere
Amets Alvarez Guenetxea idazkariak,
Mikel Egurrola Etxaniz gurasoen ordezkariak eta
Jone Arroitajauregi Joga gazteen ordezkariak.
Osoko bilkura hasi aurretik, Jesus Iriondo alkateak eskerrak eman dizkie parte hartzaile eta aretoa bete duten senide eta herritarrei. Berdintasuna oinarritzat hartuta, adierazpena egin du alde batetik gaurko udalbatzak, eta bestetik, azaroaren 25a emakumeen indarkeriaren kontrako eguna landu dute.
Berdintasuna oinarri hartuta, adierazpena egiten hasi zirenean
ikusi duten errealitatea azaldu dute lehenbizi gazteek. Oraindik ere Etxebarrian andra eta gizonen artean ezberdintasun asko daudela konturatu dira. “Gure herrian gauza asko aldatzeko daude eta aldatzen hasi behar gara”. Gizarte batek ondo funtzionatzeko etxeko lanak egin behar direla eta gizarte ongizatea bermatuta egoteko umeak eta nagusiak zainduta egon behar direla azaldu dute, eta lan horiek guztiak emakumeek egiten dituztela azpimarratu dute, gainera ezer kobratu barik. “Gizartea konturatu egin behar da andrek egiten duten beharraren garrantziaz, eta aintzat hartu”.
Gizonek emakumeek baino denbora gehiago dutela ere nabaritu dute, euren profesioetarako bai eta aisialdirako ere. “Holan erraztu beharrean gaitzago egiten da berdintasuna lortzea, eta
betiko estereotipoak errepikatzen dira”. Kargu politiko edo arduratsuak gizonezkoen eskuetan daudela ere esan dute. “Andreek egiten duten lana ikusarazi eta euren talentua agertu egin behar da”. Etxean bezala, baserriko beharretan ere andreek lan asko egiten dutela gaineratu dute.
Horren guztiaren aurrean, Etxebarrian
hobetu beharko litzatekeena proposatu dute zinegotziek. Umeen eta gazteen heziketan gizonezkoen parte hartzea gehitu, herriko jaietan ere zerbitzari modura eta sukaldari modura andrek bakarrik barik denal aritu beharko liratekeela eta gizonezkoen ekintzak ordaintzeagaz gain emakumeenak ere kontuan hartzea eskatu dute besteak beste. 2019ko hauteskundeetan ere emakumearen papera kontuan hartzea eskatu dute. “Udalaren osaeran ere oso hurrun gaude berdintasunetik, %28a dira emakumeak eta ia 2019an %50 lortzen den behintzat”.
Amets Alvarez Guenetxea idazkariak irakurri du guztien artean adostutako
adierazpena: “Sentsibilizazio eta formazio kanpainak behar dira etxeko beharrak eta zaintza beharrak denon arteko beharrak direla konturatu eragiteko, gizonenak eta andreenak. Eta honek tailerrok adin desberdinetako pertsonei zuzendutako tailerrak izango dira. erabakiak hartu behar diren lekuetan andrei parte hartzeko aukera berdintasuna eman eta eurek duten talentua baloratu. Emakumeen beharra agertu egin behar da eta aintzat hartu eta agerian ipini. jaietan emakumeei gizonei besteko protagonismoa eman, denen parte hartzea bultzatuz. Kultura orokorrean landu, transmititu eta balorauekintza guztietan: dantzan, musika jotzen, kirolean… Amaitzeko, emakumeen presentzia ziurtatu arlo guztietan: politikan, goi karguetan eta postu garrantzitsuetan”.
Emakumeen indarkeriaren aurkako eguna izan dute hirugarren puntua. Indarkeriarik gabeko bizimodurako hezi behar direla herritarrak, eta
Erasoen aurrean denok bat esaldiagaz ados daudela jakinarazi dute. Eta gai horren inguruko ekintzetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak amaitzeko. Horrela, osoko bilkuraren ostean, Plaza Barriko eskaileratan elkartu dira ikasle eta gurasoak, elkarretaratzean.