Gaur [azaroak 23] hasi eta 11 egunetan, euskaraz hitz egin eta entzuteko prest egongo dira hamaikatxo lagun. Soinean eramango dituzten txapek adieraziko dute bakoitzaren rola, eta hala, ez da ezelako aitzakiarik egongo lehen berbatik euskaraz egin edo entzuteko jarrera erakusteko.
Irailaren 20an zabaldu zen Euskaraldia ariketa sozialaren izen ematea. Ordutik, Euskal Herriko lurralde guztietako Belarriprest eta Ahobiziek eman dute izena. Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko prest agertu dira 10.000 lagunetik gora Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean: 4.420 Lea-Artibai eta Mutrikuko eta 5.826 Busturialdeko. Egunez egun kopurua gehitzen joan da, eta atzo goizean [azaroak 22], esaterako, gainezka egin zuen sareak. Azken asteetan jasotako datuen arabera, hauek dira herriz herriko kopuruak: 200 Aulestin, 65 Arratzun, 2.342 Bermeon, 205 Busturian, 167 Ean, 46 Errigoitin, 141 Etxebarrian, 2.440 Gernika-Lumon, 61 Ibarrangelun, 1.400 Lekeition, 722 Markina-Xemeinen, 119 Munitibarren, 431 Mundakan, 170 Muxikan, 758 Mutrikun eta 1.080 Ondarroan. Gainerako herrietako bizilagunek ere parte hartu dute ekitaldian, baina talde sustatzaile baten faltan, ondoko herrietara edo herri handiagoetara jo dute izena eman eta txapak jasotzeko.
Ispasterko eskolako kideek eta udalekoek Euskaraldiarekin bat egiteko argazkia atera dute udaletxe aurrean. Argazkia: Ispasterko Udala
Ekitaldia girotzeko ekimenak egongo dira abenduaren 3ra bitartean herriotan. Uemak eta Ondarroako, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Berriatuko eta Mutrikuko udalek bideo bat ere sortu dute.
HONEKIN LOTUTA:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.