Santa Zezilia aitzaki hartuta, eta aspaldiko usadioari jarraituz, Mutrikuko Musika Bandako musikariek Josean Pascualen zuzendaritzapean kontzertu berezia eskaini dute gaur [azaroak 24] musikari eta musikazale guztiak omentzeko.
Bandako kideek nabarmendu dutenez, bandaren lana herritarrei musika eskaintzea da, eta herritarrek ere ondo baino hobeto erantzun die egindako gonbidapenari. Izan ere, Zabiel plaza beste behin ere bete egin da. Aitor Lizardi bandako musikariak adierazi duenez, egiten duten lanak erantzuna duela ikustea oso pozgarria da eurentzako.
Apain Basterretxea saria jasotzen
Bandak El barbero de Sevilla, Ballade, Vasconia eta First Suite for Band eskaini ditu lehendabizi. La Gran Evasion, aldiz, banda txikiko musikariekin batera jo dute Zabiel Plazan batu direnenen gozamenerako. Bi bandek batera jo duten lehenengo aldia izan da gaurkoa, gainera. Kontzertua, ohi modura, gainerako kantu batekin amaitu dute. Herriko txistulari taldekoekin batera interpretatu dute.
Kontzertuaren erdian, bestalde, bandaren bazkide egin direnen artean zozketa egin dute. Joxeba bandako kide berezienak atera du zozketako zenbakia, eta Apain Basterretxea Barrenetxeari egokitu zaizkio Kursaalean egingo den goi mailako kontzertu baterako bi sarrera eta Kaskazuri jatetxean bi lagunentzako afaria. Gogorarazi dutenez, urte bukaera arte bazkide kanpaina zabalik dago.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.