Hemen Be Bai merkatari elkarteak, Markina-Xemeingo Udalak, Euskara batzordeak eta Markina Xemeingo Bertso Eskolak antolatutako III. Gaztetxoen Bertso Paper Lehiaketako sariak banatu zituzten bariku [azaroak 23] iluntzean Markina-Xemeingo kontzekupean, Euskaraldiari hasiera emanez. Banaketak jakinmina eragin zuen, batez ere, parte hartzaileen artean. Gaztetxo ugari batu ziren irabazleak zeintzuk izango ziren jakin nahirik.
Maddi Bereziartua eta
Sara Asenjo izan dira DBHko irabazleak.
III. Gaztetxoen Bertso Paper Lehiaketako sarituak.
Orain arte nagusien kategoria ere egon den arren, aurten
LH5etik DBH4ra arteko gazteei zuzendu diete ekimena. Maila horretako ikasleek koplak egin dituzte taldeka. Eta denek eduki zuten saria. Horrela, 11 taldeetako partaideak igo ziren oholtzara agendak eta merkatari elkartearen dendetan gastatzeko bonuak jasotzeko.
DBH 1 eta 2 mailetako eta
DBH 3 eta 4 mailetako parte hartzaileek, berriz, 3 bertso aurkeztu behar zituzten 8ko handian edo txikian.
Hauek izan ziren
DBHko sarituak:
DBH 1-2
- Maddi Bereziartua
- Ziara Larrinaga
- Ariane Sololuze
- Amaiur Galdos
DBH 3-4
- Sara Asenjo
- Sarai Larrinaga
Sari banaketaren ostean,
Txorixe Bideoakeko Josu Arratek Markina-Xemeingo talde eta elkarteen parte hartzeagaz egin duen Euskaraldiaren bideoa eman zuten.