EAJk agertu duenez, 2019ko udal hauteskundeetarako ere Maria Dolores Etxano Varela izango da Ondarroako EAJren zerrendaburua. Gaur egun Ondarroako EAJren bozeramailea da Etxano, eta joan den ostiralean [azaroak 23] Ondarroako EAJko kideek egindako bileran
“aho batez” erabaki zuten Etxano EAJren alkategaia izatea. Etxano bigarrenez da zerrendaburua; 2015eko udal hauteskundeetan ere alkategai legez aurkeztu zen.
Etxanok esan du zerrendaburu izateko ardura
“pozik” hartu duela. “Pozik hartzen dut erantzukizun handi hau; ilusioa pizteko proiektua eta taldea osatuko dugu”. Hala, herritarrei zabalik dagoen udala nahi dutela azpimarratu du. “Udala eta herritarren arteko hartu emana erraztuko duena udal ireki bat nahi dugu. Parte hartze eta elkarrizketarako esparru berriak zabalduko dituen udala nahi dugu. Gure helburua herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta etorkizunerako estrategikoak diren proiektuetan adostasunak lortzea izango da”.
Maria Dolores Etxano Varela, Ondarroan. Argazkia: EAJ