Ekintza bi antolatu dituzte aulestiarrek. Lehenengoa aste honetako barikuan [azaroak 30] ospatuko dute eta bigarrena abenduaren 3an, Euskararen Egunarekin bat eginez. Barikuan
Petresku, etzi ez etsi! saioa eskainiko dute Eider Perezek eta Eneko Arratek; 17:30ean hasiko da antzezlana. Ikuskizunak atzerritik Euskal Herrira iritsi berri den gaztetxo baten barne lotsak eta beste gazte euskaldun baten arteko harremana azaltzen ditu.
Bigarren ikuskizuna astelehenean [abenduak 3] izango da, 18:00etan. Ipuin kontaketa saioa izango da Eneko Haritzaren eskutik.
‘Petresku, etzi ez etsi!’ antzezlana. Argazkia: YouTube