Txahal jana egingo dute zapatuan Amoroton
Urteroko ohitura dena ospatuko dute aurten ere abenduko lehen zapatuan Amoroton. Txahal jana iluntzean egiten badute ere aurten ere egun guztiko egitaraua antolatu dute amorotoarrek. Aurtengo protagonista Demetria izeneko txahala izango da, urtero bezala 400 bat lagun asebetzeko gai izango dena zapatu iluntzean.
11:30ean ospatuko den mezagaz emango diote hasiera jai egunari, baina ordurako martxan egongo dira txahala erretzeaz arduratuko direnak; goizeko ordu txikietan hasiko dira haragia apurka-apurka egiten. Horren ondoren, eguerdi aldera, betiko jakien erakusketa eta dastaketa egingo dute: taloak, karakolak, gaztaina erreak, sagardoa eta abar. Horrekin batera herriko abereen feria ere egingo dute eta bien bitartean giroa alaitzeaz arduratuko direnak Izarra eta Naiara izango dira. Iluntzean batuko da herritar gehien Amorotoko frontoian, txahala jatera. Afalostea girotzeaz arduratuko direnak Jokaldi erromeria taldeko kideak izango dira, iaz bezala.
Hemen iazko argazki galeria: