Gimnastikalariek askotariko hitzorduak eduki zituzten joan den asteburuan. Albe batetik, XIII. Euskalgym Txapelketa jokatu zen domekan [azaroak 25] Barakaldoko BECen. Eta Alaitz Aranbarri gimnastikalari markina-xemeindarrak
senior mailan parte hartu zuen, Eibarko Ipurua taldeagaz. Parte hartzeaz gain,
Aranbarri eta haren taldekideak irabazi egin zuten; podiumean Zaragoza, Tolosa eta Vallecasen aurretik geratu ziren Ipuruako neskak.
Txapelketa horretan Espainiako
gimnastikalari talderik onenak bildu ziren. “Garaipen garrantzitsua da. Azken finean, txapelketa hori bi aste barru ospatuko den Espainiako Txapelketarako azterketa moduko bat da”. Podiumaren gorenean geratuta, Aranbarrik eta Ipuruako gainerako taldekideek konfiantza berreskuratu dutela diote.
Ipurua taldea taldekako
denboraldiko azken txanpan sartuta dago. Izan ere, zapatuan [abenduak 1] San Andres Txapelketa jokatuko dute Eibarren, eta denboraldiagaz amaitzeko
Espainiako Txapelketan ariko dira Iruñean.
Enara Bilbao eta Lur Aranburu gimnastikalari ondarrutarrek ere Euskalgim Txapelketan parte hartzu zuten; txikien mailan seigarren geratu ziren. “Kontuan hartzen badugu txapelketa horretan Espainiako onenak zeudela, postu ona da”.
Euskalgym Txapelketa jokatu bezperan,
nazioarteko gimnastikalarien gala ospatu zen BECen baita ere. “Horretan munduko gimnastikalari onenak bildu ziren, tartean Euskal Herriko gimnastikalari onenak”. Eta horien artean egon zen Aranbarri markina-xemeindarra ere; Ipuruako senior taldeagaz aritu zen. “Gala ikusten 8.000 ikusle baino gehiago egon ziren”.
Aranbarri eta haren taldekideak, Euskalgymeko podiumena. Argazkia: Txabi Aranbarri
Alaitz Aranbarri (eskumatik lehenengoa), taldekideekin batera, Euskalgymen.
Ipurua taldeko kideak, Euskalgymen parte hartu eta gero. Argazkia: Txabi Aranbarri