Ertzaintza lau pertsona ikertzen ari da, babestutako marrazoak harrapatzeagatik
Ingurumenaren aurkako delituak «behin eta berriz» egitea egotzi die Ondarroako ontzi bateko patroiari, enpresa kudeatzaileari eta beste bi arduraduni. Albistea pozgarria dela dio EguzkikHerrizaingo Sailak esan duenez, Ertzaintzak urte osoa darama Ond...
Ingurumenaren aurkako delituak «behin eta berriz» egitea egotzi die Ondarroako ontzi bateko patroiari, enpresa kudeatzaileari eta beste bi arduraduni. Albistea pozgarria dela dio Eguzkik
Herrizaingo Sailak esan duenez, Ertzaintzak urte osoa darama Ondarroan lau pertsona ikertzen, «behin eta berriz» ingurumenaren aurkako delituak egiteagatik. Zehaztu dutenez, babestutako Lamna nasus marrazo espeziea ari dira arrantzatzen.«Arrantzatu, saldu eta dokumentuak faltsifikatzen ari dira. Ondarroako portuan izena emanda dagoen arrantza ontzi baten enpresaren aurkako diligentziak zabaldu ditugu, eta lau pertsona ikertzen ari gara». Inputatuta daudenak patroia, enpresako kudeatzailea eta beste bi arduradun dira.
Ertzaintzak argitu duenez, 2017 bukaeran jaso zuten salaketa baten harira hasi ziren ikertzen. «Salaketa hark jasotzen zuenaren arabera, Ondarroako arrantza ontzi batek debekatutako marrazo espezieak lehorreratzen zituen Ondarroan, eta gero marrazo hegalak saltzen zituen. Hori ez da legala». Salaketan, baita ere, delitua egiten zuen arrantza ontziak marrazo espezie batzuk arrantzatzeko baimena zeukala jasotzen zuen. «Baimen horretaz baliatuz, babestutako espezieak ere harrapatzen zituztela zioen».
Marrazoei hegalak kentzeko praktika finning bezala ezagutzen da. «Marrazoari hegalak kentzen dizkiote, eta berriro itsasora botatzen dute. Marrazoek hegalik gabe ezin dutenez igerian egin, asfixiatu eta hil egiten dira. Eta Europako Batasunean praktika hori debekatuta dago 2013az geroztik».
Bi ontzi bakarrik
Salaketa jaso eta gero, Ertzaintza konturatu zen Bizkaian eta Gipuzkoan marrazoak arrantzatzeko baimena zuten bi ontzi zeudela; bi arrantza ontziak Ondarroakoak ziren. «Arrantza ontzi biak lokalizatu eta gero, bietako bati ikuskapena egin genion, eta babestutako marrazo espezie bat (Lamna nasus) atzeman genion (20 marrazo)». Azaldu dutenez, espezie hori «egoera kritikoan dago», eta horren arrantzua mundu osoan dago debe- katuta.
Ontziko kapitainak, gainera, arrantzatutako marrazo espezie hori beste marrazo espezie bat bezala zeukan jasota. «Hori dokumentuak faltsutzea da».
«Eraginkorrak»
Eguzkiren iritziz, ikerketa ireki izana orain arte marrazo hilketen inguruan egindako salaketak eraginkorrak izaten hasi diren seinale da. «Ertzaintzak berak esan duen bezala, ikerketa- ren abiapuntua iazko irailean sare sozialetan Eguzkik marrazo hilketei buruz zabaldutako argazkiak izan ziren».
Ertzaintzak ikerketaren berri eman baino egun bat lehen, gainera, Ondarroako marrazo hilketak salatzeko irudi berriak zabaldu zituen talde ekologistak.
Ertzaintzak zabaldutako albistea pozgarria dela nabarmendu du Eguzkik, baina oraindik ere askoz pauso gehiago eman beharko direla dio marrazo hilketekin amaitzeko. «Ia-ia ohitu gara horrelako hilketak film dokumentaletan ikusten, baina beti urruti gertatzen dira, itsaso exotikoetan. Hemen bertan gertatzen dira, ordea».