HITZAren nondiko norakoak, ikastetxez ikastetxe
Ikasturte honetan herriz herri, ikastetxez ikastetxe ibiltzea da HITZAren lantaldearen asmoa. Busturialdeko kazetariek Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxera egin dute ikasturte honetako lehenengo bisita.Aurreko ikasturtean egin moduan, oraingoan er...
Ikasturte honetan herriz herri, ikastetxez ikastetxe ibiltzea da HITZAren lantaldearen asmoa. Busturialdeko kazetariek Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxera egin dute ikasturte honetako lehenengo bisita.
Aurreko ikasturtean egin moduan, oraingoan ere eskualdeko ikastetxeera hurbilduko da HITZA.Aurreko bi barikuetan, Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. zikloko sei taldegaz egon zen Busturialdeko lantaldea. LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA egunkaria zelan egiten duten kontatu zieten, bai eta ere webgunea zelan elikatzen duten.
Lehenengo, papereko edizioaren atal, testu tipologia eta elementu desberdinak aztertu ziuzten. Ondoren, BUSTURIALDEKO HITZAren webgunerako edukiak zelan sortzen dituzten azaldu zieten. Webgunea atalez atal arakatu eta argazki galeriak eta bideoak ikusteko tartea ere eduki zuten. Albisteak, elkarrizketak, erreportajeak, argazki galeriak edota bideoak zabaltzeko sare sozialek daukaten garrantziaz ere aritu ziren. BUSTURIALDEKO HITZAren Twitter, Facebook eta Instagram kontuen nondik norakoen berri jaso zuten.
Kazetaritza lana zelakoa den bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek. Esaterako, elkarrizketak zelan prestatzen eta egiten dituzten ikasi zuten. Egunkaria eskuetan, orriz orri aztertu zuten barruan bildutakoa. Aurreko barikuan, adibidez, Euskaraldiari eta Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunari buruz berbetan ere aritu ziren beraiekin.
Herri ikastetxean egindako bi egunetan oso gustura aritu ziren, eta ikasleen parte hartzea asko eskertu dute. Egunkariaz zein kazetaritzaz interesa dutela ikusi zuten, eta pozik erantzun zituzten ikasleen galderak.