Igor Anton, Txomin Juaristi eta Aitor Antxustegiren hitzaldia, Berriatuan
Hiru txirrindulariek hitzaldia eskainiko dute barikuan [azaroak 30], 19:30ean, Berriatuko bideo gelan. Nork bere esperientziak kontatuko ditu, eta herritarrek galderak egiteko aukera edukiko dute.
Antxustegik txirrindu gainean ibilbide oparoa badauka ere, Everesting-ak, Everesting bikoitzak edota hirukoitzak ere egindakoa da. Juaristi txirrindulari markina-xemeindarrak ere bizikleta gainean bizitakoak eta elite mailara heltzeko egin behar izan duena mahairatuko du. Azkenik, Igor Anton Hernandez Fuji txirrindulari galdakoztarrak 2005ean debutatu zuenetik gaur eguera arteko bizipenak kontatuko ditu.