10 urtetako historia batzen duen Akerbeltz gaztetxearen urteurrena ospatuko dute
zapatuan [abenduak 1] Markina-Xemeinen. Jende askoren eta bizipen askoren bilgune izan den txoko horretan elkartuko dira herriko gazteak orain arte egindako ibilbidea jai giroan gogoratzeko.
Akerbeltz gaztetxearen 7. urteurreneko bazkaria. Argazkia: Akerbeltz Gaztetxea
Urtero modura, bazkarian batuko dira gazteak Akerbeltzen, eta kaleetara ere zabalduko dute jai giroa. Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatuta, pala txapelketa jokatu da frontoi txikian, urrian eta azaroan, eta finalak erabakiko dira zapatuan frontoi txikian. Bertan jarriko dute bai eta ere, gaztetxearen ibilbidea gogora ekarriko duen duen argazki erakusketa, eta frontoi txikia izango da eguerdiko poteoaren abiapuntua ere.
[EGITARAUA]
Kontzertuak. Bazkalostea girotzeko, jolasak eta Gazte Eguneko argazkien bideo emanaldia prestatu dute, eta ondoren, K-Tum-K taldearen batukadagaz mugituko dira herrian zehar. Gaztetxean amaituko dute ibilbidea. Izan ere,
22:30ean hasiko dira kontzertuak Akerbeltzen.
Mocker’s eta
Parrapas taldeen doinuak entzun eta karaokeagaz luzatuko dute gaua.