Ekaitz Mendizabal Lete
Goixerri puntista mutrikuarrak urtea hasi orduko debutatuko du profesional mailan. Floridako (Amerikako Estatu Batuak)
Dania Jai Alai frontoian jokatzeko deia jaso zuen aurreko astean 19 urteko aurrelariak, eta aurretik Jon Mendizabal
Goixerri bere aitak egin zuen bideari ekingo dio. Kontrakorik ezean, abenduaren 31n abiatuko da Dania aldera.
Daniako kantxan, gainera,
beste hiru mutrikuarrekin batera jokatzeko aukera izango du Goixerrik; Jon Goenagarekin, Erik Mendizabalekin eta Asier Beitiarekin, hain zuzen.
Goixerri Xistera zirkuituko partidu bat jokatzen. Argazkia: Xistera
Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkarteko pilotariak 3 urterekin jantzi zuen zesta lehen aldiz, eta profesional mailara jauzi eginda
txikitatik izan duen ametsa bete duela nabarmendu du.
Maila bikaina erakutsi du hainbat frontoitan. Afizionatu mailan federazioak eta Xisterak antolatutako hainbat partidu jokatu ditu, baita hainbat txapel bereganatu ere. Aurten, esate baterako,
Interjai txapelketa irabazi du nagusi mailan Aitor Andonegi mutrikuarrarekin batera.
Afizionatu maila agurtu aurretik ordea, Zumaiako Ugarein Xistera Zirkuituko finala eta zirkuituko finalerdiak jokatu beharko ditu.
Ekaitz Mendizabal Lete. Argazkia: Xistera