Talo janagaz hasiko dituzte San Andres jaiak etxebarritarrek
[San Andres Jaietako EGITARAUA]
Guztira, 50 herritarrek parte hartu dute aurtengo kartel lehiaketan. Beti bezala, hiru mailatan banatuta egon da sariketa: 0-5 urte bitarteko 17 parte hartzaile egon dira, eta Alain Ibarzabalen lana saritu du epaimahaiak; 6-9 urte bitartekoen kategorian 21 proposamen aurkeztu dira, eta horietatik Ekain Ugalderenak edukiko du saria; 10-16 urte bitartekoen artean egon da parte hartzerik txikiena, maila horretako irabazlea Haizea Agirre izan da; Eta azkenik, nagusien mailan aurkeztu diren 8 kartelen artean Arantzazu Ugalderena izan da nagusi. Briskak ere beteko ditu frontoiko kantxan jartzen dituzten mahaiak. Herritarrentzako txapelketa bi mailatan banatuko da aurten ere: 16 urtetik beherako gazteak eta 16 urtetik gorako nagusiak.[San Andres Jaietako EGITARAUA]
Egun nagusiagaz hasiko badira ere, Euskara Eguna ospatuko dute zapatuan [abenduak 1], jaien baitan. Euskarazko hitzik politena lehiaketako sariak banatuko dituzte hasteko, eta txotxongiloak egongo dira ondoren, kultur aretoan. Domekan [abenduak 2], berriz, Amets Txurruka Lagunartiek antolatutako ume eta gazteentzako mendi bizikleta zirkuitua egongo da. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzaileak adinaren arabera banatuko dituzte, eta mailari egokitutako zirkuitua osatu beharko dute parte hartzaileek. Ohi modura, Errekarten prestatuko dute zirkuitua. Ikusi 2018ko ARGAZKI GALERIA: