Mutrikuko Rock Kolektiboko kideen eskutik ate joka dator 14. Abendurock jaialdia. Urtero modura hainbat kontzertuz gozatzeko aukera ekarriko du jaialdiak, eta, aldi berean, musikarekin zerikusi estua duten beste hainbat ekimen ere antolatu dituzte. Herriko kultur zale guztiak
Gaztetxean doan egingo diren ekimenetara gonbidatu dituzte.
Jaialdiari dagokionez, aurten aldaketa txiki batzuekin datorrela esan dute. Aurten
ez da astero kontzerturik egongo, bai ordea,
musikari lotutako hainbat ekintza. “Aurten, formatu aldetik aldaketa txiki batzuk egin baditugu ere, ez da zer entzun eta zer ikusirik faltako”.
Talde bat Gaztetxeko oholtza gainean. Argazkia: Aritz Larrea
Aurtengo lehen ekintza zapatuan [abenduak 1] egingo dute. 11:00etan hasita,
ateak irekiak jardunaldia egingo dute. Iazkoa izan zen ate irekiak antolatu zuten lehen urtea, eta orduko arrakasta ikusita, aurten ere errepikatzera erabaki dute.
Gaztetxeko oholtza gainean ipinitako bateria, baxua eta gitarra probatzeko aukera izango dute haur, gazte eta helduek MRK-ko musikarien eskutik. “
Izarren pare, agertokian instrumentu bat astintzen egoteak sortzen duen zirrara denok bizi beharreko zerbait izan beharko luke. Ekimena, batez ere, belaunaldi gazteengan pentsatutakoan izan arren, ez diegu nagusiagoei aterik itxiko”. Era berean MRK-ko entsegu gelak eta kolektiboaren funtzionamendua eta nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Abenduaren 9an, 18:30ean, berriz, Aritz Larrea
Begipuntuan mutrikuarrak ateratako
argazki erakusketa inauguratuko dute. MRK-ko kideak hainbat kontzertutan ateratako argazkirik esanguratsuenak zintzilikatuko dituzte Gaztetxeko hormetan. 30 argazki inguruk osatuko dute erakusketa, eta abenduaren 9tik 16ra ikusi ahal izango da 18:30etik 20:00etara, baita Abendurockeko kontzertu egunetan ere.
Zea Mays taldearen kontzertu bat
Erakusketaren irekiera ekitaldia amaitu ondoren, 19:30ak aldera, kulto musikal kontsideratutako
24 hour party people film britainiarra proiektatuko dute. “70. hamarkada amaiera eta 90. hamarkada hasiera bitarteko Manchester hiriko musika taldeen bizipenak azaltzen dira bertan; baita haien lanak ekoizten zituen Factory Records-enak ere. Filma gaztelaniaz izango da”.
Gaztetxea txiki geratuko dela iritzita, sarrera mugatua izango du Zea Maysen kontzertuak. 150 sarrera ipiniko dituzte zaleen eskura, doan
Hurrengo hiru asteburuek estilo askotariko musika estiloek zipriztinduta etorriko dira Denetarik entzuteko aukera egongo da Gaztetxeko oholtza gainean. Eta proposatu dituzten kontzertuen artean,
Zea Mays ikusteko aukera ere egongo da abenduaren 15ean, 22:30ean.
Banda bilbotarrak 2005ko Gaba Beltzean jo zuen estreinako Mutrikuko Gaztetxean, eta Abendurocken baitan
bigarrenez etorriko dira Mutrikuko Gaztetxera. “Erdi geldirik dago talde bilbotarra azkenaldian, euren lan berria izango dena prestatzen. Hala ere, nahiz eta kontzertu gutxi jotzeko erabakia hartua duten, Mutrikura etortzeko gonbiteari ez diote ezetzik esan”.
Gaztetxea txiki geratuko dela iritzita, sarrera mugatua izango du Zea Maysen kontzertuak, eta
txartela beharko da kontzertura sartzeko. Txartelak eguaztenean [abenduak 5] lortu ahalko dira, doan, Gaztetxean 19:00etatik 21:00etara. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, pertsona bakoitzeko, gehienez, bi sarrera emango dira.
Abendurock-en baitan eskainitako beste kontzertu bat. Argazkia: Begipuntuan
Abenduaren 14an, 22:30ean, berriz, Gaztetxera hurbiltzen direnek
gau akustikoa izango dute aukeran. Maren gazte bilbotarra eta Bi zaldi Zaldibiatik datorren hirukotea igoko dira oholtza gainera.
Ohi modura, kolektiboko talde guztiak protagonista bihurtzen diren
MRK gaua ere antolatu dute.
Abenduaren 22an, 22:30ean hasita, MRK-ko kide direnek, izan zirenek eta herriko musika zaleek hitzordu berezia izango dute, dudarik gabe. “Etxeko taldeek hainbat bertsio ezagun taularatuko dituzte. Urteko gau berezienetakoa izaten da zalantzarik gabe askorentzat”.
Aurtengo proposamenekin amaitzeko, Eskean Kristoren kontzertua egongo da abenduaren 29an, 22:30ean. Arratiarrek
azken lana aurkeztuko dute Mutrikun.