Bigarren Trikitixa Txapelketa abiarazi dute gaur [azaroak 29] arratsaldean, Markina-Xemeinen. Iazko txapelketak izandako arrakasta ikusita datorren urtean, bigarren lehiaketa bat antolatzea erabaki dute Markina-Xemeingo Udalak eta Jai Batzordeak. Helduen norgehiagokari kolpeko diote oraingoan ere, beraz, parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da 22 urte beteta edukitzea edo 2019an 22 urte betetzea.
Eneko Arratek eta Itsaso Zubizarretak Kontzekupean egin duten aurkezpenean azaldu dutenez, trikitilari eta panderojole batek osatutako bikoteek parte hartu ahalko dute txapelketan. Izena ematen dutenen kopuruaren arabera, bi edo hiru kanporaketa jokatuko dira aurretik, eta finala 2019ko maiatzaren 11an izango da Uni frontoian, Baserri edoOkela Egunean. “Gaur egun Euskal Herrian antolatzen diren helduen trikitixa txapelketak gero eta urriagoak direla ikusita, trikitilariak ezagutzera eman eta dagoen maila erakustea da txapelketaren helburua, trikitixaren munduari bultzada bat emanez”.
Antolatzaileek azaldu dutenez, zortzi bikotek hartuko dute parte finalean, eta hiruna pieza jo beharko ditu bakoitzak. Bi aukera hauen artean hautatu beharko dute parte-hartzaileek:
Trikitixa + arin-arina + balsa edo rantxera euskarazko hitzekin.
Porrusalda + fandangoa + balsa edo rantxera euskarazko hitzekin.
Itsaso Zubizarreta, Aitor Odiaga zinegotzia eta Eneko Arrate, gaurko aurkezpenean.
Finalera ailegatzen diren zortzi bikoteek edukiko dute saria, eta kanporaketetan parte hartu eta finalerako sailkatzen ez diren bikoteek ere dietak jasoko dituzte.
Hauek izango dira sariak:
saria 1.000 euro eta txapelak
saria 700 euro eta oroigarriak
saria 600 euro eta oroigarriak
saria 300 euro
saria 250 euro
saria 250 euro
saria 250 euro
saria 250 euro
Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek mezu bat bidali behar dute mxtrikititxapelketa@gmail.com helbide elktronikora, izen abizenak, jaiotze data, herria eta kontakturako telefono bat zehaztuz. Abenduaren 31ra arte edukiko dute izena emateko epea zabalik.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.