Andoni Aretxabaleta eta Mikel Urrutikoetxea 2019ko eskuz Binakako Txapelketako lehen garaipenaren bila kantxaratuko dira domekan [abenduan]. Markina-Xemeingo eta Zaratamoko bikoteak
Iñaki Artola eta Jon Marizkurrenaren aurka neurtu beharko ditu indarrak Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Aurreko astean Labriten txapelketako lehenengoko partida tanto bakarragatik galdu ostean, dena ematera irtengo dute domekan Aretxabaletak eta Urrutikoetxeak. Maila oso ona erakutsi zuen bikoteak kantxan, eta irabazten hasi baziren ere,
esku hutsik bueltatu ziren etxera.
Marizkurrena II, Artola, Urrutikoetxea eta Aretxabaleta, gaur, aukeratutako pilotekin. Argazkia: Asegarce
Artola eta Marizkurrena II.a dira oraingoz txapelketako liderrak, eta Aretxabaletak aurreratu duenez, ez da partidu erraza izango. “Hemen frontoian eurak biak ondo konpontzen dira, eta benetan ere
lan asko egin beharko dugu partidua irabazteko”.
Material aukeraketa gaur [azaroak 29] bertan egin dute, eta aukeraketan ez dela inongo arazorik egon azaldu du markina-xemeindarrak. “Azpitik dabizenak eta
salida gutxiko pilotak aukeratu ditugu”. 104,7, 105,8 eta 104,7 gramoko pilotak aukeratu dituzte. Artolak eta Marizkurrenak, berriz, 105,1, 104,1 eta 106 gramokoak nahiago izan dituzte.