Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bizkaiko Hotsak organo jaialdiko kontzertuek girotuko dituzte Markina-Xemein eta Ondarroako Andra Mari elizak

Eider Mugartegi
Markina-Xemein,Ondarroa
2018/11/29
Diego de Amezua Bizkaiko Organoen Lagunek antolatu duten Bizkaiko Hotsak 2018 Diego de Amezua XIII. Organo jaialdiaren kontzertuekin gozatzeko aukera egongo da asteburuan, Markina-Xemeinen eta Ondarroan. Lehenengo bider zikloaren kontzertuen barruan sartu da Markina-Xemein, eta horrela, barikuan [azaroak 30] 20:00etan, Xemeingo Andra Mari elizan, Mar Vaque 24 urteko organu jotzaile katalanaren emanaldia entzuteko aukera egongo da. Bestalde, Ondarroako organoaren 150. urteurrena dela eta (Aristide Cavaille-Collek eraiki zuen 1868), Miriam Cepeda BegoƱako basilikako organo jotzaileak eta Luis Alberto Requejo Bilbao Orkestra Sinfornikokoko klarinete joleak kontzertu berezia eskainiko dute zapatuan [abenduak 1], 20:00etan, Ondarroako Andra Mari elizan. Sarrera doakoa izango da emanaldi bietan, eta kontzertua elizako pantailan proiektatuko dute.
Mar Vaque. Argazkia: Steffen Dietze.

Mar Vaque. Argazkia: Steffen Dietze.

Mar Vaquek zazpi urtegaz hasi zituen piano ikasketak Elisenda Monne eta Natalia Oterino maisuekin. Pianoko Gradu Profesionala amaitzerakoen Ohorezko saria lortu zuen. Organoa jotzen 2011n hasi zen Jordi Verges eta Jonathan Carbo maisuekin. Bakarlari gisa, nazioarteko organo jaialdi garrantzitsuenetan aritu izan da, hala nola Alemanian, Andorran eta Frantzian. Sari ugari ere eraman ditu, besteak beste, 2015 urtean Alemaniako Joseph Gabler Nazioarte mailako lehen saria irabazi zuen. Programari dagokionez, Vivaldi, Mozart, Charles-Marie Widor eta G. Litaizeren piezak joko ditu, eta kontzertua ezusteko bategaz amaituko dela aurreratu dute.
Ondarroako Andra Mari elizako organoa. Argazkia: Diego de Amezua organoaren lagunak

Ondarroako Andra Mari elizako organoa. Argazkia: Diego de Amezua organoaren lagunak

Hurrengoa izango da, berriz, Ondarroako errepertorioa: A. Corelli-ren Sonata Fa maior 10 (klarineteak lagunduta), S. Rachnivov-en Vocalise (klarineteak lagunduta), E. Gigout-en Scherzo, J. Rheinberg-en Cantilene (klarineteak lagunduta), Th. Dubois-en Offertoire 4, C. Saint-Saens-en Le Cygne (klarineteak lagunduta), E. Gorosarriren Carillon, E. Torresen Berceuse, G. Rossini-ren Introduccion, tema y variaciones (klarineteak lagunduta).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.