Gaur [azaroak 29] aurkeztu dute 21. Korrikaren abestia eta bideoklipa: Klika KORRIKA 2019. Abestia eta bideokliparen zuzendari artistikoa Fermin Muguruza izan da. Interpreteak, aldiz, Muguruza bera, Mad Muasel eta La Furia dira. Musika Kataluniako Chalart58 eta Muguruzak sortu dute, elkarlanean.
Muguruzaren ohiko estiloan oinarrituta, abestian dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira. Asier Amondo Korrikaren arduradunak nabarmendu du kantuan bi mundu “talka adeitsuan” irudikatu dituztela. Gogora ekarri du 12. Korrikaren soinu-banda ere Muguruzak egin zuela.
Abestia egiterakoan ere AEKren eta Korrikaren filosofia izan dela oinarri gaineratu du Amondok: talde lana. Bideokliparen grabaketan ere hori bera irudikatu dela esan dute: 100 lagunek parte hartu dute, zuzenean edo zeharka.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.