Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markina-Xemeinera dakarte 'Gogoan hartzeko izenak' erakusketa

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/11/29
Euskal Memoria Fundazioaren eskutik, Gogoan hartzeko izenak erakusketa zabalduko du Markina-Xemeingo Udalak, Ahaztuen Oroimena elkartearen laguntzagaz, abenduaren 5etik 22ra bitartean. Herriko hiru kokapen desberdin aukeratu dituzte erakusketarako: Uhagon kulturgunea, udaletxeko sarrera eta kartzela zaharra. Guztira, 60 panel egongo dira ikusgai hiru gune horietan banatuta. Eguaztenean [abenduak 5] 19:00etan izango da inaugurazioa Uhagonen, eta bisita gidatuaren bidez Joseba Zabalza egileak berak egingo du aurkezpena.
'Gogoan hartzeko izenak' erakusketa Ondarroan. Argazkia: Euskal Memoria Fundazioa

‘Gogoan hartzeko izenak’ erakusketa Ondarroan. Argazkia: Euskal Memoria Fundazioa

Euskal Memoria Fundazioak iaz kaleratutako Gogoan hartzeko izenak lanak “errepresio polizialak eta estatu terrorismoak gatazka politikoko azken 50 urteetan Euskal herrian eragindako ondorioak jorratzen ditu”. Gertakari horien biktima izan diren ehundik gora pertsonen historiak bildu ditu Joseba Zabalza egileak argazki eta kontakizunen bidez. Izen eta historia horiek guztiak ezagutzera ematea du helburu argazki liburuak. Markina-Xemeinen ikusgai egongo den erakusketa ere, liburu horretan dago oinarrituta. Beraz, Zabalzaren argazki eta testuek eta familien gaur eguneko argazkiak osatzen duten gertakari haien narrazioa egongo da ikusgai hiru aretoetan. Inaugurazio egunean, gainera, Uhagonen geratuko diren panelak eta kartzela zaharrera eramango dituztenak batuko dituzte kulturgunean, eta guztiei buruzko argibideak emango ditu egileak. Beste egunetan, Uhagon kulturguneko panelak eta udaletxeko sarrerakoak dagozkien ordutegian ikusi ahalko dira, kartzela zaharrekoak, berriz, asteburuetan: abenduaren 8an eta 15ean 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta abenduaren 9an eta 16an 12:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Lea-Artibai eskualdeko pertsona askoren historia edo bizipenak jaso ditu Zabalzak bere lanean. Bestalde, gaiari lotuta, bigarren hitzaldi bat ere egongo da abenduaren 14an, Uhagon kulturgunean. Ahaztuen Oroimena elkarteak Frankismoaren Atzaparkadak izeneko hitzaldia antolatu du, Xemeingo bidean eta Zelaian egondako tiroketak ikertu ditu elkarteak, eta ezagutzera emango dituztela aurreratu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.