Muxikako andrek 'Isilduen museoa' antzezlana eskainiko dute Ziortza-Bolibarren
Ziortza-Bolibarko desanexioaren 14. urteurrena da bihar [azaroak 30]. Horren harira, Muxikako Andrak taldeak Isilduen museoa antzezlana eskainiko dute zapatuan [abenduak 1], 19:30ean, Ziortza-Bolibarko frontoian. Ekintza Ziortza-Bolibarko Udalak antolatuta dago. Saioan doan izango da, eta udalak emanaldia ikustera hurreratzeko gonbidapena egin die bateko eta besteko herritarrei.
Ze edo ha kultur elkarteak (Muxikako Andrak) emakumeen historia bildu du antzezlanean; Onintza Enbeita da zuzendaria. Antzezlaneko protagonistak dira, besteak beste, Nafarroako Blanka II, Anna Bolena, Maurizia Aldaiturriaga, Frida Kalho, Chavela Vargas, Madrilen fusilatutako 13 larrosak eta gudariei arropak jostearren preso eroandako sei muxikarrak.
Desanexioa. 1969an Markina-Xemeingo udalerriarekin anexionatu zen Ziortza-Bolibar. 2004ko azaroaren 30ean desanexioa lortu eta gero, udal berria 2005eko urtarrilaren 27an osatu zen, Ziortza-Bolibar izendapenagaz.