Aurreko urteetan bezala, abenduaren 1a Hiesaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna dela eta, Lekeitioko Aittitta Txiki kultur elkarteak prebentzio kanpaina jarriko du abian. Gaur egun arazo larria izaten jarraitzen duen gaitzaren aurrean prebentzio neurriak hartzea ezinbestekoa dela eta ez dela lasaitu behar iritzita, barikuan eta zapatuan [azaroak 30-abenduak 1] informazioa zabaltzeko mahaiak jarriko dituzte, Eskolapean. Horrez gain, lazo gorriak eta preserbatiboak ere banatuko dituzte.
Bestalde, Ondarroako Institutuan batxilergoa ikasten ari diren anatomiako ikasleek egun horren harira bideo bat egin dute (behean ikusgai).
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.