Muxikako andren 'Isilduen Museoa' bihar, Ziortza-Bolibarren
Ziortza-Bolibarko desanexioaren 14. urteurrena da gaur. Horren harira, Muxikako Andrak taldeak Isilduen museoa antzezlana eskainiko dute bihar, 19:30ean, Ziortza-Bolibarko frontoian.Ekintza Ziortza-Bolibarko Udalak antolatuta dago. Saioa doakoa izango ...
Ekintza Ziortza-Bolibarko Udalak antolatuta dago. Saioa doakoa izango da, eta udalak emanaldia ikustera hurreratzeko gonbidapena egin die bateko eta besteko herritarrei.
Ze edo Ha kultur elkarteak (Muxikako Andrak) emakumeen historia bildu du antzezlanean; Onintza Enbeita da zuzendaria. Antzezlaneko protagonistak dira, besteak beste, Nafarroako Blanka II, Anna Bolena, Maurizia Aldaiturriaga, Frida Kalho, Chavela Vargas, Madrilen fusilatutako 13 larrosak eta gudariei arropak jostearren preso eroandako sei muxikarrak.
Desanexioa
1969an Markina-Xemeingo udalerriagaz anexionatu zen Ziortza-Bolibar. 2004ko azaroaren 30ean desanexioa lortu eta gero, udal berria 2005eko urtarrilaren 27an osatu zen, Ziortza-Bolibar izendapenagaz.