Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pala txapelketak emozioz betetako hasiera eman dio Akerbeltz gaztetxearen 10. urteurren jaiari

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/12/01
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatutako pala txapelketa herrikoiaren finalak jokatu dira gaur goizean [abenduak 1] Akerbeltz gaztetxearen 10. urteurrenaren baitan. Ikusmina eragin dute finalek, eta jende asko hurreratu da frontoi txikira finalistak animatzeko. Bigarren mailako finala jokatu dute lehenengo Jose Luis Mendikute Arrizubietak eta Jon Mikel Goienetxea Urkaregik osatutako bikoteak eta Ekain Idigoras Azpiazuk eta Iker Berean Merinok osatutakoak. Beroketak eginda hasi dute norgehiagoka bizia. Bikoteak ez zeuden garaipenari ihes egiten uzteko prest, eta beraz, tanto guztiak borrokatu dituzte. Azkenean, Idigoras eta Bereaurentzat izan da garaipena, 25-15 nagusitu dira.
Bigarren mailako finalistak Goienetxea, Mendikute, Idigoras eta Bereau.

Bigarren mailako finalistak Jon Mikel Goienetxea Urkaregi, Jose Luis Mendikute Arrizubieta, Ekain Idigoras Azpiazu eta Iker Bereau Merino.

Lehenengo partida amaitu eta berehala irten dira berotzera lehen mailako finalistak: Pello Urionabarrenetxea Zaldunbide eta Jon Onagoitia Urionabarrenetxea alde batetik, eta Eneko Larruskain Gandiaga eta Jon Meabebasterretxea Bustindui bestetik.  Lehia gogorra egon da lehen mailan ere 5 tantora, 8ra eta 9ra ere berdindu dute bikoteek, baina hortik aurrera tantuak pilatzen hasi dira Larruskain eta Meabebasterretxea, 9 tantoko aldea (11-20) ere atera diete Urionabarrenetxea eta Onagoitiari. Hala ere, lehiak ez du etenik izan eta 20-22ra hurreratzea lortu dute Urionabarrenetxea eta Onagoitiak. Baina, azken tantoak ere Larruskain eta Meabebasterretxearentzat izan dira. 25-20 irabazi dute.
Lehen mailako finalistak: Jon Onagoitia Urionabarrenetxea, Pello Urionabarrenetxea Zaldunbide, Jon Meabebasterretxea Bustindui eta Eneko Larruskain Gandiaga.

Lehen mailako finalistak: Jon Onagoitia Urionabarrenetxea, Pello Urionabarrenetxea Zaldunbide, Jon Meabebasterretxea Bustindui eta Eneko Larruskain Gandiaga.

Erakusketa. Pala txapelketagaz gainera, Akerbeltz gaztetxearen 10 urteetako irudiak ere ikusteko aukera egon da Plazabarripean. Argazki erakusketa bat jarri dute gaztetxearen garapena eta bizipenak gogora ekartzeko.
Plazabarripeko argazki erakusketa.

Plazabarripeko argazki erakusketa.

Bazkaririk ez baina, Gazte Eguneko bideo emanaldia edukiko dute gauean, Akerbeltz gaztetxean. Eta egunari amaiera emateko,  kontzertuak egongo dira Akerbeltzen, 22:30etik aurrera. Mocker’s eta Parrapas taldeen doinuak entzun eta karaokeagaz emango diote giroa gauari.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.