Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu dute gaur [abenduak 1] Lekeition, eta erabakita geratu dira zeintzuk izango diren abenduaren 15ean Bilbao Arenan jokatuko den finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak. Zortziko nagusi horretan Lea-Artibai eskualdeko bertsolari bi egongo dira: Nerea Ibarzabal Salegi Igorreko finalaurrekoa irabazita zuzenean sailkatu zena, eta puntuazioaren arabera, puntu gehienekin finalera igarotzea lortu duen Xabat GalletebeitiaAbaroa lekeitiarra. Galletebeitia bigarren sailkatu zen Berrizko finalaurrekoan, eta eskuratu zituen 503,5 puntuak eraman dute finaleko oholtzara.
Lea-Artibaiko bertsolariez gain, Miribillan egongo dira: Miren Amuriza Plaza (Berriz) Berrizko irabazlea, Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu), Eneko Abasolo Txabarri Abarkas (Iurreta), Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño), Onintza Enbeita Maguregi (Muxika) eta gaurko irabazlea Jone Uria Albizuri (Algorta).
Jone Uria Albizuri izan da Lekeitioko super heroia. Hori zela esan du kartzelakoan “zuk zer amesten zendun umea zinela” puntuari erantzuterakoan. “Super heroia izan edo denean onena izatea”. Gaurko saioan behintzat, bera izan da onena; 508,5 puntu eskuratu ditu. Horrela geratu da gaurko sailkapena:
Harmaila guztiak beteta egon dira Lekeitioko Santi Brouard frontoian. Sarrera guztiak agortu dira goizetik, hala ere, sarrera eske agertu dira bertsozaleak arratsaldean, Lekeitioko frontoiko leihatilara. Giro ederrean joan da saioa, bertsozaleek txalo zaparradagaz erantzun diete bertsolarien ahaleginei. Sare sozialak eta pribatutasuna, umeen harrera familietan, euskara eta Euskaraldia eta Iñigo Cabacasen kasua izan dira besteak beste oholtzara atera dituzten gaiak.
Gaurkoan gai-jartzaile beharretan Amaia Ugalde Begoña aritu da. Epaimahaia, ostera, Ander Txakartegi Basterretxea berriatuarrak, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea lekeitiarrak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.
Sailkatu ez den arren, finalean egongo dela nabarmendu du Ibon Ajuriagojeaskoa bertsolari gernikarrak azken agurrean. Bera bezala asko izango dira Bizkaiko txapela nork eramango duen jakin minez, abenduaren 15ean jokatuko den saiora joango diren bertsozaleak. Finala 17:00etan hasiko da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.