Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Andoni Aretxabaletak ez du egueneko partidua jokatuko

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/12/03
Andoni Aretxabaletaren lekua hartuko du Ibai Zabalak EPELen Binakako Txapelketaren hirugarren jardunaldian. Eguenean [abenduak 6] Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu behar zuten hurrengo kanporaketa Aretxabaletak eta Urrutikoetxeak, baina Markina-Xemeingo pilotariak ez duela jokatuko jakitera eman du Asegarcek. Joan den barikuan takoak prestatzen ari zela, eskumako atzamarrean zauria egin zuen Aretxabaletak, eta atzo [abenduak 2] Artola eta Mariezkurrena II. aren kontra jokatutako partiduan atzamarra errementatu egin zitzaiola jakitera eman du pilotariak. “Hasiera partean pilota txarto jo nuen, eta zauri txiki bat neukan, itxita berez, baina atzamarra barrutik errementatu egin zitzaidan. Apurka-apurka zabaltzen joan zen zauria, eta azkenerako guztiz zabaldu zitzaidan”, argitu du.
Andoni Aretxabaleta Artola eta Mariezkurrena II. aren kontrako partiduan. Argazkia: Asegarce

Andoni Aretxabaleta Artola eta Mariezkurrena II. aren kontrako partiduan. Argazkia: Asegarce

Gaur puntuak jarri nahi izan dizkiote Aretxabaletari, baina, josi ordez, paperezkoak ezarri dizkiote. “Zati batean ezingo dut pilotan egin, entrenatzen badut ere zabaldu egiten zait zauria, eta beraz, zati batean pilotan ez jokatzeko esan didate”. Asegarceko pilotariak ez daki noiz arte egongo den jokatu barik. “Ez dut uste denbora gehiegi izango denik; egunez egun ikusi beharko da zelan doan. Itxi arte egon beharko naiz horrela”. Txapelketa hasi denetik partidu bi jokatu dituzte Aretxabaletak eta Urrutikoetxeak. Olaizola II eta Albisuren kontra tanto bakarreko aldeagaz galdu zuten. Atzo [abenduak 2], berriz, 22-13 galdu zuten Artola eta Mariezkurrena II. aren kontrako partidua. Urdinak nagusi izan ziren. Horren adierazgarri izan zen Aretxabaleta eta Urrutikoetxeari ateratako 5-19 ko aldea. Bizkaitarrek, hala ere, ez zuten etzi, eta 22-13ra arte eraman zuten markagailua. Seguruenik, Aretxabaletaren zauriak zerikusia izango zuten emaitzan pilotaria odoletan egon zen-eta partida osoan. Txapelketa hasi berria bada ere, puntu guztiak daukate garrantzia aurrera egin ahal izateko. Egueneko partiduan Bengoetxea VI. eta Imaz izango dituzte aurkari. 17:00etan hasiko da jokoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.