Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ondarroako Beikozinik 'Kabareta 2 txu' ikusteko data berriak ipini ditu

Asier Alkorta
Ondarroa
2018/12/04
Abenduko lau emanaldietarako sarrera guztiak agortu eta gero, Kabareta 2 txu ikuskizuna urtarrilaren 4an eta 5ean ere eskainiko du Beikozinik; bi egunetan 21:30ean izango da emanaldia. Sarrerak Beikozinin bertan erosi ahal dira. Eta kanpotik datozenek telefonoz deituta lortu ahal dituzte: 619 42 49 74. Prezioa: 45 euro (afaria eta ikuskizuna). Artistak. Ikuskizunean parte hartuko duten artista batzuk aurreko urteetako berdinak badira ere, bi artista berri ere badaude: Iker Caballero eta Raquel Pedrosa. Gainerakoak ondokoak dira: Loli Astoreka, Fede Badiola, Yogurina Borova, Ana Elordi, Nahia Iparragirre, Ines Uriarte eta Jose Urrejola. Zuzendariak Paco Hernando eta Ines Uriarte dira, eta gidoia ondokoek egin dute: Iñigo Zabala, Ana Elordi, Fede Badiola eta Paco Hernando. Beste behin ere, Gorka Urresti, Iker Basurko eta Ibou Saar sukaldariek prestatutako afaria jan eta punta-puntako ikuskizuna ikusteko aukera dakar Beikozinik. Emanaldia. “Uztailean hasi ginen ikuskizun berriaren inguruan berbetan, eta irailean entseguekin hasi ginen”, azaldu du Fede Badiolak. “Prestatu ditugun proposamen berriekin pare bat ordutan gozatzeko aukera emango diogu publikoari”, esan dute Beikoziniko arduradunek. Oro har, saioak umorea, musika eta pil-pilean dauden eguneroko gaiak edukiko ditu ardatz. “Hori dena, baina, ukitu lizun bategaz. Erotismoa eta gastronomia batuko dira kabaret ikuskizun fresko eta ironikoa eskaintzeko; saioa lotsagabea eta umorez betetakoa da”. Eszenatokiaren diseinua Aitor Urkiolak egin du, eta argi diseinua Alaine Arzozek. Soinu teknikaria, ostera, Alberto Markuerkiaga izango da. Laguntzaileen artean daude Artaka eta Radixu irratia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.