«Praktikoena aseguruko tratamendu sintomatikoak saio globalagoekin txandakatzea izaten da»
1996tik hona, gure eskualdean Oier Gorosabel fisioterapeutaren eskuetatik lagun ugari pasatu dira; asko aseguruetatik bidalita, beste batzuk euren kontura.Normalean nondik etortzen zaizkizu pazienteak?Denetik dago. Duela urte batzuk arte, fisioterapia ...
Normalean nondik etortzen zaizkizu pazienteak?
Denetik dago. Duela urte batzuk arte, fisioterapia zentroetara gehien bat medikuek asegururen batetik bidalitako pazienteak etortzen ziren; azkenaldian, berriz, gero eta gehiago dira modu partikularrean zuzenean guregana jotzen dutenak.
Lan egiteko moduak desberdinak al dira?
Bai, baina jatorriarekin baino, lesio motarekin du zerikusia; arazo akutu baten kasuan, (tendoiena, esaterako) pertsonak tratamendu sinplea behar izaten du, eta sarri. Baina jende gehienak ezin du hogei fisioterapia saio jarraian bere poltsikotik ordaindu; horrelakoetan aseguru bat izatea abantaila handia da, lesioa osatzeko behar den beste aldiz etor daitezkeelako.
Eta lesio kronikoetan?
Horrelako pazienteek tratamendu konplexuagoa behar izaten dute. Euren kontura datozenean ez dago arazorik, behar den guztia tratatu dezakegulako; saioak ere bakanagoak izaten dira. Baina aseguruak tartean daudenean, arazoak datoz: haiek ez dute ikuspegi global hori, eta medikuen aginduek asko mugatzen dute. Horrelakoetan, praktikoena aseguruko tratamendu sintomatikoak saio globalagoekin txandakatzea izaten da; gehienetan bat edo bi nahikoa izaten dira, arazoaren konponbidean aurrerakada handia igartzeko.