Marraixo Kirol Klubak hartu du gimnasioa zabaltzeko ardura, Munitibarko udalak gimnasoak behar zituen
hobekuntza lanak amaitu ostean. Esan dute oraindik ere
azken ukitu batzuk behar dituela baina dagoeneko erabilgarri dagoela.
Munitibarko herri gimnasioa. Argazkia: Munitibarko Udala
Esan dute hainbat aldaketa egin dituztela gimnasioan eta erabiltzaileei ere eragingo dietela zenbait aldaketak. “Orain gimnasioara
frontoitik sartu beharko da”. Bestalde urtarrilerako
rokodromoa egitea erabaki dute obran egin den bigarren solairuan eta horrek asteburu batzuetan lanak egin behar izatea suposatuko du: “lanei buruzko informazioa zabalduko dugu”.
Lanek irauten duten bitartean bazkideek gimnasioa
erabilgarri eduki ez duten egunak bazkidetza epeari gehituko dizkiote. Horretarako eta giltzaren aktibazioa egiteko udaletxera joan beharko da. Frontoiko atean giltz magnetikoa jarriko dute eta bitartean gimnasiora sartzeko beharrezko giltza udaletxean hartu beharko da
1,80 euro ordainduta.
Giltz magnetikoa jartzen dutenean hura aktibatzera eta bestea bueltatzera udaletxera itzuli beharko dute erabiltzaileek.