Elkarteen Arteko V. Euskal Herriko Esku Pilota Txapelketaren aurrekanporaketa irabazi eta lehen faserako sailkatu da Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea. Atzo [abenduak 9] jokatu zuten lehen kanporaketa Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan Errenteriko Eple taldearen kontra. Kanporaketan hiru partida jokatu behar dituzte: lau t’erdikoa eskuz banaka, eskuaz banakakoa frontoi osoan, eta eskuz binaka.
2-1 irabazi zuten Markina-Xemeingo taldekoek
: Lau t’erdikoan eta binakakoan nagusitu ziren, buruz burukoa, ostera, galdu egin zuten.
Markina-Xemeingo taldea.
Aurrekanporaketa igarota, irabazleek Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko den lehen fasean aritu beharko dute eta horko lau onenak Idiazabalgo bigarren fasera, sailkatuko dira. Lehen fasea abenduak 16, 22, 29 eta urtarrilaren 4an jokatuko da, eta Markina-Xemeingo taldeak Iruñeko
Oberena izango du bertan aurkari. Domekan [abenduak 16], 11:00etan, daukate partidua.
Guztira
24 klubek eman dute izena Euskal Herriko Kluben arteko txapelketan, Bizkaiko zazpik. Bigarren fasea Idiazabalen jokatuko da, eta final laurdenak, finalerdiak eta final handia, berriz, Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Martxoaren 10ean erabakiko da txapelketa.